Chris Warren

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chris Warren
Datu pertsonalak
Izen osoa Christopher Levour Warren
Ezizena Pepito
Jaio 1981eko urtarrilaren 19a (33 urte)
Garland, Texas (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Garaiera 1,96 m.
Pisua 94 kg.
Ibilbidea
Institutua Lakeview Centennial High School
Collin County CC (Garland, Texas)
Unibertsitatea South Carolina University (Columbia, Hego Carolina)
Kluba Bilbao Basket
Liga ACB
Posizioa Hegalekoa
Lorpenak

Christopher Levour Warren (Garland, 1981eko urtarrilaren 19a -) Estatu Batuetako saskibaloi jokalaria da, egun ACBko Bilbao Basket taldean dabilena.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Eduardo Popo Warren saskibaloi jokalari panamarra du. Lakeview Centennial High School eta Collin County CC izan zuen ikastetxeak South Carolina Universityra joan arte[1]. Bertan urte bi, 2001 arte, eman zuen NBAren taldeen interesa piztu gabe[2].

2003an Mexikora joan zen LNBP Liga Panteras de Aguascalientes taldean irabazteko. Txilen Universidad Católica de Santiago taldean izan zen berriro Panteras de Aguascalientes taldera itzultzeko. 2005ean, lehendabizikoz, Europara joan eta Portugalgo Basquetebol Oliveirense taldean izan zen. Serbian Železnik Belgradok fitxatu zuen.

2005ean berriro Mexikora itzuli zen CiBaCoPan lehiatzeko. Bertan Mineros de Cananea eta Tiburones Mazatlán zituen taldeak.

2006an KK Cibonak fitxatu eta hiru urte eman zituen Kroazian non bitan irabazi zituen Liga (2005-06 eta 2006-07).

Nazioartean ondo egin zuenez[3], 2008ko udan AIR Avellino taldeak fitxatu zuen[4]. 2009ko ekainaren 23an Bilbao Basketek fitxatu zuen[5][6].

Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere anaia Jamahr bezala, Panamako selekzioan aritu da. Selekzio harekin, 2004an, brontzezko domina lortu zuen Erdialdeko Amerikako txapelketetan.

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]