Christiaan Barnard

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Christiaan Neethling Barnard (Beaufort West, Lurmutur Mendebaldea, 1922ko azaroaren 8aZipre, 2001eko irailaren 2a) zirujau hegoafrikarra izan zen, bihotzeko kirurgian espezializatua eta historiako lehenengo bihotz-transplantea gizakien artean arrakastaz egitearren famatu bihurtu zena. 1967ko abenduan gertatu zen Groote Schuur ospitalean, Lurmutur Hirian hain zuzen ere. Louis Washkansky zen pazientearen izena, 18 egun bizirik iraun zuena.

Lurmutur Hirian bertan ikasi ondoren, AEBetan praktikak egin zituen 1956an bi urtez. Apartheiden aurkakoa izanagatik, ez zuen Medikuntzako Nobel Saria inoiz lortu bere herrialdearen egoera politikoagatik, bere hitzetan.

Hainbat liburu idatzi zuen, autobiografia pare bat eta medikuntzari buruzko beste lan orokor batzuk, bere oihartzun mediatikoak lagundurik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]