Christian Boehmer Anfinsen
Wikipedia(e)tik
Christian Boehmer Anfinsen estatubatuar biokimikaria (Monessen, Pennsylvania, 1916 - Randallstown, 1995). Swarthmoren eta Harvarden egin zituen ikasketak. Gero, artritisa eta metabolismoaren gaixotasunak ikertzen zituen Bethesdako Institutu Nazionalean (Maryland) lan egin zuen. Entzimen formarekin eta jarduerarekin zerikusia zuten zenbait aurkikuntza egin zituen. 1972an, Kimikako Nobel saria jaso zuen, Moorerekin eta Steinekin batera, erribonukleasaren inguruan egindako lanengatik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.