Christian Friedrich Daniel Schubart
Christian Friedrich Daniel Schubart (Obersontheim, Württemberg, Suabia, 1739ko martxoaren 24a - Stuttgart, Württemberg, 1791ko urriaren 10a) alemaniar musikagilea, organista eta poeta izan zen. Sturm und Drang alemaniar mugimenduko poeta nagusia izan zen.
[aldatu] Biografia
Organista izan zen Ludwigsburgon. Ideia aurreratuak eta liberalak zituenez, Ludwigsburgotik alde egin behar izan zuen. Augsburgon hartu zuen bizilekua, eta 1774. urtean Deutsche Kronik, politika, literatura eta musikari buruzko aldizkaria sortu zuen han. 1777. urtean hamar urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. 1787. urtean Stuttgarteko gorteko musika-zuzendari izendatu zuten, eta Vaterländische Kronik, bere 81 lieder ospetsuak argitaratu zituen. Schuberten kantu batzuen hitzak ere idatzi zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.