Christian Gottfried Ehrenberg
Wikipedia(e)tik
Christian Gottfried Ehrenberg alemaniar naturalista izan zen (Delitzsch, 1795 - Berlin, 1876). Protozooak aztertu zituen batez ere, eta transformismoaren etsai agertu zen; hau da, ingurunearen eraginez izakiak pixkanaka aldatuz doazela dioen teoriaren aurkakoa zen. Alexander Humboldtekin batera, zientzia-bidaiak egin zituen Egipton, Erdialdeko Europan eta Asian zehar.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.