Christian Gottlob Neefe
Wikipedia(e)tik
Christian Gottlob Neefe alemaniar musikagilea izan zen (Chemnitz, 1748 - Dessau, 1798). Leipzigen egin zituen ikasketak Hillerrekin, eta antzerki-administratzaile eta klabe-jotzaile lanetan aritu zen, besteak beste. 1779. urtean Beethovenen irakaslea izan zen Bonnen. 1781ean hiri hartako gorteko organo-jotzaile izan zen, eta 1783an, berriz, kapera-maisua egin zuten. Geroago, 1796. urtean, Dessauko operako zuzendaria izan zen. Mozarten eta Mannheimgo eskolaren eragina nabari zaio, doinua lantzen baitu kontrapuntua baino areago. Operak, liedak, koruak eta pianorako lanak idatzi zituen, besteak beste.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.