Christiane Rochefort

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christiane Rochefort 1979an.

Christiane Rochefort (Paris, Frantzia, 1917ko uztailaren 17a - 1998ko apirilaren 24a) frantsesezko eleberrigilea izan zen.

Biografia

Psikologiako ikasketak egin zituen, eta marrazkigileentzako modelo gisa lan egiten zuen, ogibidea ateratzeko. Ondoren, kazetaritzan aritu zen, zinema-kritika egiten. Gerra ondoren, Cannesko prentsa-agregatua izan zen, eta hogei urtez aritu zen postu horretan.

Literaturari 1953an heldu zion, kontakizun-bilduma bat argitaratuz, hain zuzen: Le Démon des pinceaux (Pintzeletako deabrua). Hala ere, 1958an lortu zuen ospea, Repos du guerrier (Gerrariaren atsedena) lanarekin. Lan horretan emakume burges bat da protagonista, senarra utzi eta alkoholiko batekin harreman sexual biziak bizitzera joaten dena. Liburua, zenbait kritikariren arabera, pornografikoa zen, eta eskandalu handia sortu zuen; baina Roger Vadimek zinemara eraman zuenean, handitu egin zen haren ospea.

1961ean Les Petits Enfants du siècle (Mendeko haurtxoak) argitaratu zuen. Lan horretako protagonista neska gazte bat da, Parisko aldirietan bizi dena, eta bertan, bizitzako lehenengo esperientziak dituena. Rochefortek frantses gizartearen izpiritua erakusten zuten gaiak zituen gustuko: Les Stances à Sophie (1963, Sofiaren gelak), emakumeen zapalkuntzaz; La Porte du fond (1988, Atzeko atea), haurren kontrako indarkeriaz; Printemps au parking (1969, Udaberria parkingean), homosexualei buruzkoa. Era horretako gaiak landu zituen, bestalde, bere saiakera-lanetan ere; Les Enfants d´abord (1976, Haurrak lehenbizi) izan zen horien artean ospetsuena. 1997an Adieu Andromède (Agur Andromeda) eta Conversations sans paroles (Hitzik gabeko elkarrizketa) argitaratu zituen.


Erreferentziak