Christina Rossetti
Wikipedia(e)tik
(«Christina Georgina Rossetti» orritik birbideratua)
Christina Georgina Rossetti ingeles poeta eta idazlea, William Michael Rossettiren arreba (Londres, 1830 - Londres, 1894). Erlijioan zuen fedea eta bizitzaren maitasuna agertzen dute bere poesia-lanek. Anaiek sortu zuten The Germ aldizkarian plazaratu zituen lehen poesia-lanak. Ondoren argitaratu zituen Goblin Market (1862, Iratxoaren azoka), The Prince´s Progress (1866, Printzearen bidaia) poesia-bildumak eta Monna Innominata aldizkarian ezagutarazitako sonetoak (1894). Haurrentzako ipuinak ere idatzi zituen (1872, Sing-Song).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.