Christine (1983ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:26, 22 urtarrila 2016

Christine 1983eko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Stephen King idazlearen Christine eleberrian oinarritua dago. Bertan, Keith Gordon, John Stockwell, Alexandra Paul, Robert Prosky eta Harry Dean Stanton aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Arnie Cunningham (Keith Gordon) ez da institutuko mutilik ezagun eta irekiena, bere betaurrekotzar beltzak eta konplexuez beterik, inguruko neskek ez diote inongo jaramonik egiten. Egun batez bere adiskidemin Dennisekin (John Stockwell) etxera doala, Arnie salgai dagoen auto zaharkitu batetaz maiteminduko da: Christine, 1958ko Plymouth Fury modeloko autoa. Bere adiskidearen oharpenei jaramonik egin gabe, Arniek autoa 250 dolarren truk erosi eta zaharberritzeko asmoa du.

Une hartan Arnie Christine autoarekin obsesionatuko da. Denbora gehiena autoa konponduz pasatuko du, bere adiskide eta familiarengandik erabat isolatua. Behin autoa prest jarrita, Arnie mutil harroxko eta berekoia bilakatuko da, insitituko neska eder eta buruargiena (Alexandra Paul) bere neskalagun bilakatuko delarik. Baina Christine autoak bera eta bere jabe berriaren artean jartzen den edonor erditik kenduaraziko du. Dennis Arniren gurasoekin mintzatu eta bere adiskidearen isolamendu eta jokaera arraroaz kezkatuta, Christine autoa erosi zuten lekura joan eta saltzaileari autoaren aurreko jabeen patu beldurgarria jakingo du, honela bere adiskidea autoarengandik urruntzen saiatuko da.

Christine autoaren antzeko 1958ko Plymouth Belvedere modeloa.

Aktoreak

Kanpo loturak