Christopher Lee
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Christopher Frank Carandini Lee | |
| Jaio | 1922ko maiatzaren 27a | |
| Belgravia, Westminster (Erresuma Batua) | ||
Sir Christopher Frank Carandini Lee (Westminster, Erresuma Batua, 1922ko maiatzaren 27a) Ingalaterrako zinema aktorea da. Ezaguna da 1958ko film batean Drakula kondearen papera egin zuelako, eta 2001-2003 bitartean Eraztunen Jauna trilogian Sarumanena egin zuelako, besteak beste. Lee 266 filmetan agertu da 1948z geroztik, eta zaldun izendatu zuten 2009an.
[aldatu] Bizitza
Terence Youngen Hitzordu bitxia (1948) filmean debutatu, eta hurrengo urteetan, John Hustonen Moulin Rouge (1952) eta Michael Powell eta Emeric Pressburgerren La Plata ibaiko gudaldia (1956) filmetan parte hartu zuen. 1958an Bram Stokerren Drakula eleberrian oinarritutako filmeko protagonista izan zen, eta berehala bihurtu zen ospetsu beldurrezko zinemaren alorrean. Drakula bezala, Hammer estudioetan filmatu zituen: Frankensteinen madarikazioa (1957), Baskervilleko zakurra (1959), Momia (1959), hirurak Terence Fisherrenak, eta Rasputin (1957), Don Sharpena.
Beste film garrantzitsu batzuetako protagonista ere izan da: Billy Wilderrek zuzendutako The private life of Sherlock Holmes (1970); Urrezko pistola zuen gizona (1974), James Bonden sailaren barruan; Gremlins 2. Belaunaldi berria (1990); eta Eraztunen Jauna trilogia. Sarritan lan egin du Estatu Batuetako eta Europako telebistetan, batez ere telesail txikietan, Sherlock Holmesen papera eginez.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.