Christy Moore
Wikipedia(e)tik
Christy Moore Liverpool Philharmonic antzokian eskainitako musika emanaldi batean zehar, 2008. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Christopher Andrew Moore | |
| Jaio | 1945ko maiatzaren 7a | |
| Webgunea | www.christymoore.com | |
Christopher Andrew Moore (1945ko maiatzaren 7a, Newbridge, Kildareko konderria, Irlandako Errepublika irlandar musikari, kantautore eta abeslaria da. Dónal Lunny, Andy Irvine eta Liam O'Flynn musikariekin batera Planxty talde ospetsua osatu zuen. Moving Hearts taldeko kidea ere izan da, eta bakarka ere abestu izan ohi du. Pentsaera edo ideologiaz Irlandako mugimendu errepublikarraren ezker muturrean kokatu izan ohi da.
Berak idatzi eta konposaturiko abesti ezagunenen artean Viva la Quinta Brigada dago, Espainiako Gerra Zibilan zehar borrokatu zuten irlandarren nondik-norakoak kontatu eta haien omenez eginiriko abestia.
[aldatu] Kanpo loturak
- Christy Moore musikariaren webgune ofiziala (Ingelesez)