Chueca

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chuecako metro ahoa

Chueca Madrilgo auzoa da, Justicia barrutian kokatuta dagoena, Génova eta Gran Vía kaleen artean. 1990eko hamarkadan, gay taldeak bere feudotzat hartu zuten auzoa, eta egoera txarrean zegoen auzoko merkataritza berpiztu zuten. Gaur egun, Espainian aurkitu daitezken denda ezberdin, garesti eta berritzaileenak daude. Ekainaren amaieran, hirian dagoen jai handienetariko bat egiten da Chuecako enparantzan, gay eta lesbianen harrotasunaren eguna ospatzeko.

Auzoan izena bertan dagoen plazatxo batetik datorkio, Federico Chueca zartzuela konpositorearen omenez ipinia. Bertan dago Chueca metro ahoa.