Chumy Chúmez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chumy Chúmez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé María González Castrillo
JaiotzaDonostia1927ko maiatzaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril2003ko apirilaren 10a (75 urte)
Hobiratze lekuaPolloeko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta komikigilea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Chumy Chúmez

IMDB: nm0161728 Allmovie: p134493
Find a Grave: 7345800 Edit the value on Wikidata

José María González Castrillo (Donostia, Gipuzkoa, 1927ko maiatzaren 8a - Madril, Espainia, 2003ko apirilaren 10a), Chumy Chúmez ezizenagatik ezagunagoa zena, gipuzkoar marrazkilari eta idazlea izan zen.

Hainbat aldizkari eta egunkaritan argitara eman zituen umorezko marrazkiei zor die ospea, batez ere umore beltzekoei, baina bere ibilbide artistikoan beste hainbat alor landu zituen. Donostian zeukan funtzionario lana utzi eta Madrila joatea erabaki zuenean, hain zuzen, margolari izatea zuen asmoa, nahiz eta alor horretan ez zuen umorezko marrazkigintzarekin izandako arrakastarik.

Aldizkari askotan lan egin zuen: Codorniz, Madrid, Triunfo, Hermano Lobo, El Diario Vasco. 1999an Chumy Chúmezen lanaren ikuspegi zabala eskaintzen zuen erakusketa eratu zen Donostiako San Telmo Museoan. Lehenago Madrilgo Conde Duque Zentroan egondako erakusketa hark bere alde ezezagunenak utzi zituen agerian, umoreari lotuak ez daudenak, alegia.

Liburu ugari ere eman zituen argitara, besteak beste Yo fui feliz en la guerra (1986), Ayer casi me muero (1988), Lo mejor de Chumy Chúmez (1992), La enfermedad desde el enfermo (1992), Una biografía (1994), Hacerse un hombre (1996) eta Moderna cartilla de urbanidad (1999).

Gibeleko minbiziak jota hil zen Madrilen 75 urterekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]