Chun Doo-hwan
Chun Doo-hwan (Naechonri, Kyongsang-nando, Hego Korea, 1931) politikaria da.
[aldatu] Bizitza
Vietnamgo Gerran borrokatu ondoren (1970-1971), Hego Koreako armadako segurtasun-komandoko buruzagi (1979) eta Kwangjuko matxinada (1980. urteko apirila-maiatza) zapuzteko ezarri zen lege martzialeko agintari goren hautatu zuten. Urte berean, Hego Koreako espioitza-zerbitzuko zuzendari eta segurtasun-batzordeko buru izendatu zuten.
1980ko abuztuan Hego Koreako lehendakari hautatu zuten, eta hurrengo hilabetean konstituzio berri bat aldarrikatu zuen. 1981. urtean lehendakari hautatu zuten berriro, eta 1985. urteko hauteskundeak bere alderdiak irabazi bazituen ere, lehendakaria zuzenean hautatzeko hauteskundeak eskatzen zituzten mugimendu handiei aurre egin behar izan zien. 1987. urtean egin ziren lehendakaritzarako hauteskundeak, eta Roh Tae Woo politikariak bete zuen Chun Doo-hwanek utzitako lekua.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.