Chupa Chups

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chupa Chups
Datuak
Motanegozioa eta enpresa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakapital irekiko enpresa
JabeaPerfetti Van Melle (en) Itzuli
Historia
Sorrera1958
Sortzailea
SorlekuaPiloña
webgune ofiziala
Facebook: ChupachupsHongKong Instagram: chupachups_jp Edit the value on Wikidata

Chupa Chups Espainiako konpainia bat da, makil gozokidunak fabrikatzen eta saltzen dituena. Eric Bernat espainiarrak sortu zuen, 1958an, Villamayor herrian (Asturias); eta 2006az geroztik Perfetti Van Melle izena duen Italiako taldearen menpe dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eric Bernaten zerbitzu militarra bukatu ondoren, 1950ean hasieran zeukan enpresa inauguratu zuen. 1954an, Domingo Massanes enpresariak "Granja Astuarias" fabrikaz okupatzea eskaini zion, sagarrekin erlazionatutako produktuak eginez.

1956 eta 1957 urteen artean, goxoki bat makil batekin batzea bururatu zitzaion. Ideia hau buruatu zitzaion, goxokien kontsumitzaile gehienak umeak direlako, eta hauek goxokia ahotik eskuekin ateratzen dutelako.

1958. urtean, lehenengo goxoki borobila makilarekin merkaturatu zen, "Chups" izenarekin. Honen eslogana " chupa Chups" zioen, eta jendeak hau onartu zuen izen bezala.

1995. urtean, Chupa Chups bihurtu zen espazioan makilaz kontsumitua izan den lehenengo goxokia.Pertsonaia askok, Johan Cruyff, Spice Gils, Harrison Ford, Giorgio Armani... besteak beste, Chupa Chups-aren kanpainak egin dituzte.

2006. urtean, Perfetti Van Melle taldeak, kontratu bat egiten dute Eric Bernaten ( 2003an hilda) oinordekoekin, non enpresa guztia eurena izatera pasatzen den.

Gaur egungo produkzioa urtero 17.000 tonetakoa izaten da, eta egunerokoa 12.000 milioi unitatekoa.

Logotipoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Produktuak logotipo berria behar zuen, Salvador Dalík egin zuen tarifa milionari baten ordez,1968. urtean logotipoa aldtu zen. Izen berdina jarriz eta gaur egun ezagutzen dugun margaritaren barruan. Eta hau izan zen bere lehenengo eslogana :

« És rodó i dura molt »

Beste behaketa batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espainian, " Chupa Chups " terminoak orain honela ezagutzen da, edozer goxoki makilarekin eta borobila dena.
  • Seguruenik, goxoki honen publikoak, izena deformatzea lortu du Chupa Chups orain onartua dago chupachús esatera.
  • Lurralde batzuetan , Japonian esate baterako, ingeleseko ahoskera ezartzen diote, chupachas esanez, hau da, gaizki ahoskatzen dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]