Chupa Chups

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Chupa Chups Espainiako konpainia bat da, makil gozokidunak fabrikatzen eta saltzen dituena. Eric Bernat espainiarrak sortu zuen, 1958an, Villamayor herrian (Asturias); eta 2006az geroztik Perfetti Van Melle izena duen Italiako taldearen menpe dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eric Bernaten zerbitzu militarra bukatu ondoren, 1950ean lehen zeukan empresa inauguratu zuen. 1954an, Domingo Massanes enpresarioak "Granja Astuarias" fabrikaz okupatzea eskaini zion, sagarrekin erlazionatutako produktuak eginez.

1956 eta 1957 urteen artean, ideia bat izan zuen, goxoki bat makil batekin ebatzekoaren ideia. Burutazio hau, hemendik dator: goxokien kontsumitzaile gehienak umeak dira, eta hauek goxokia ahotik eskuekin ateratzen dute.

1958. urtean, lehenengo goxoki borobila makilarekin merkaturatu zuen, "Chups" izenarekin. Honen eslogana " chupa Chups" zioen, eta jendeak hau onartu zuen izen bezala.

1995. urtean, Chupa Chups bihurtu zen lehenengo karamelua makilaz kontsumitua izan dena espazioan. Pertsonaia asko, Johan Cruyff, Spice Gils, Harrison Ford, Giorgio Armani... bezalakoak, Chupa Chups-aren kanpainiak egin dituzte.

2006. urtean, Perfetti Van Melle taldeak, kontratu bat egiten dute Eric Bernaten( 2003an hilda) oinordekoekin, non enpresa guztia eurena izatera pasatzen den.

Gaur egungo produkzioa urtero 17.000 toneladetakoa izaten da, eta egunerokoa 12.000 millioi unitate.

Logotipoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Produktuak logotipo berria behar zuen, Salvador Dalík egin zuen tarifa millionaria baten truke. 1968. urtean ezarri zen , izen berdina jarriz gaur egun ezagutzen dugun margaritaren barruan. Eta hau izan zen bere lehenengo eslogana :

« És rodó i dura molt  »

Beste behaketa batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espainian, " Chupa Chups " terminoak orain honela ezagutzen da, edozer goxoki makilarekin eta borobila dena.
  • Seguruenik, goxoki honen publioak, izena deformatzea lortu du Chupa Chups orain onartua dago chupachús esatera.
  • Lurraldee batzuetan , Jponen bezala, ingelezeko pronunziazioa ezartzen diote, chupachas esanez, hau da, gaizki pronuntziatzen dute.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chupa Chups Aldatu lotura Wikidatan