Chur
|
Chur |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Chur | |
| Estatua Kantonamendua |
||
| Alkatea | Christian Boner | |
| Koordenatuak | 46°51′0″N 9°32′″E / 46.85°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 46°51′0″N 9°32′″E / 46.85°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | |
| Eremua | 28 km2 | |
| Garaiera | 593 m | |
| Posta kodea | 7.000-7.007 |
|
| Biztanleria | 35.161 bizt (2006) | |
| Dentsitatea | 1.255,75 bizt/km² | |
| http://www.chur.ch | ||
Chur (alemanez Chur, erromantxez Cuira, italieraz Coira, frantsesez Coire) Suitzako ekialdeko hiria da, Grisonia kantonamenduaren hiriburua. Plessur ibaiaren ertzean dago, Rhin harana. Hizkuntza ofizialak erromantxea eta alemana dira. Apezpikutegi katolikoa du.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Curia Rhaetorum erromatar hiria apezpiku egoitza zen V. mendean. Churko apezpikuek V. mendetik XV. mende arte agindu zuten hirian, Habsburgokoekin batera. XV. mendean Alemaniar Inperioko hiri bihurtu zen. 1803. urtean, Suitzako Grisonia kantonamenduko hiriburu bihurtu zen Chur.
[aldatu] Ekonomia
Turismogune garrantzitsua, negukoa batez ere. Ehungintza eta janari industria (txokolatea).
[aldatu] Hizkuntza
Churko hizkuntza ofizialak erromantxea eta alemana dira. Aleman hiztunek garai batean erromantxerari Chur-Wälsch deitzen zioten, hau da, «Churko atzerritar hizkuntza». Izan ere, Chur garai hartan hizkuntza horren hiriburua zen, gaur egun alemana Churko mintzaira nagusia den arren.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
XII-XIII. mendeetako katedrala, udaletxea (XIV. mendekoa), Erdi Aroko etxeak. Erretorromaniako museoa.
[aldatu] Hiri senidetuak
Chur ondorengo hiriarekin senidetuta dago:
[aldatu] Kanpo loturak
- Udalaren webgune ofiziala (Alemanez)
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.