Chus Lampreave

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

María Jesús Lampreave, Chus Lampreave bezala ezagunagoa (Madril, 1930eko abenduak 11) espainiar aktore bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sekula aktore bokaziorik izan ez zuen arren espainiar zinemako ezagun eta preziatuenetako bat bihurtu da. Berrogeitamar film baino gehiagotan eta telebistako lan ugaritan parte hartu du, herrialdeko zuzendaririk garrantzitsuenekin lan eginez.

Batxilergoa ikasi ondoren eta pinturarekiko zuen zaletasuna jarraituz, San Fernandoko Arte Ederren Akademiara joan zen, eta Jaime de Armiñánen bitartez, 1958an Chusek telebistako aktore bezala debutatu zuen. Zineman Marco Ferreri eta Luis García Berlangaren eskutik debutatu zuen, azken honekin, ondoren, El verdugo eta Nacional trilogia bezalako film esanguratsuetan.

Baina arrakastarik handienak 1980ko hamarkadan lortuko zituen Pedro Almodóvarren eskutik 1983ko Entre tinieblas, 1984ko ¿Qué he hecho yo para merecer ésto? eta 1986ko Matador filmeetan lan eginez. Gaztela-Mantxako zuzendariarekin beste bost filmetan lan egin du, 2002ko Hable con ella eta 2006ko Volver horien artean. Calzada de Calatravako zuzendariarekin bere filmografia osoan erregularki lan egin duen emakumezko aktore bakarra da.

Fernando Truebarekin 1986an El año de las luces filmean lan egin zuen, Goya Sarietarako bere bost hautagaitzetako lehena suposatu zuen paper bat eginez. Pertsonaia txoriburu edo fidakorretan aditua, protagonismo handiagoa hartu zuen 1988an Antonio Mercero donostiarrak zuzendutako Espérame en el cielo filmean.

Truebarekin berriz 1992ko Belle époque filmean lan egin zuen, ingelesa ez den beste hizkuntza batean egindako Oscar Saria irabazi zuena, eta, zeinengatik Chus Lampreavek emakumezko aktore sekundariorik hoberenaren Goya Saria lortu zuen. Zuzendariak eta aktoreak berriz 2012ko El Artista y la modelo filmean lan egin dute.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filmea Zuzendaria
1958 El pisito Marco Ferreri
1960 El cochecito Marco Ferreri
1963 El verdugo Luis García Berlanga
1971 Mi querida señorita Jaime de Armiñan
1977 La escopeta nacional Luis García Berlanga
1980 Patrimonio nacional Luis García Berlanga
1980 Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón Pedro Almodóvar
1982 Laberinto de pasiones Pedro Almodóvar
1982 Nacional III Luis García Berlanga
1984 Entre tinieblas Pedro Almodóvar
1984 ¿Qué he hecho yo para merecer ésto? Pedro Almodóvar
1985 Matador Pedro Almodóvar
1985 Sé infiel y no mires con quién Fernando Trueba
1985 Lulú de noche Emilio Martínez Lázaro
1986 El año de las luces Fernando Trueba
1987 La vida alegre Fernando Colomo
1987 Moros y cristianos Luis García Berlanga
1988 Espérame en el cielo Antonio Mercero
1988 Mujeres al borde de un ataque de nervios Pedro Almodóvar
1988 Amanece, que no es poco José Luis Cuerda
1988 Bajarse al moro Fernando Colomo
1992 Belle Époque Fernando Trueba
1992 Supernova Juan Miñón
1995 Siete mil días juntos Fernando Fernán Gómez
1995 Así en el cielo como en la tierra José Luis Cuerda
1995 La flor de mi secreto Pedro Almodóvar
1998 Torrente, el brazo tonto de la ley Santiago Segura
2002 El florido pensil Juan José Porto
2002 Hable con ella Pedro Almodóvar
2004 Di que sí Juan Calvo
2006 Volver Pedro Almodóvar
2008 Fuera de carta Nacho G. Velilla
2009 Los abrazos rotos Pedro Almodóvar
2012 El artista y la modelo Fernando Trueba

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta hautagaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canneseko Zinemaldia

Urtea Maila Filmea Emaitza
2006ko Canneseko Zinemaldia Emakumezko aktorerik hoberena (gainontzeko emakumezko aktoreekin batera) Volver Garailea

Goya Sariak

Urtea Maila Filmea Emaitza
1995 Emakumezko aktore sekundariorik hoberena La flor de mi secreto Hautagaia
1992 Emakumezko aktore sekundariorik hoberena Belle Époque Garailea
1989 Emakumezko aktore sekundariorik hoberena Bajarse al moro Hautagaia
1988 Emakumezko aktore sekundariorik hoberena Espérame en el cielo Hautagaia
1986 Emakumezko aktore sekundariorik hoberena El año de las luces Hautagaia

Zilarrezko Fotogramas Sariak

Urtea Maila Filmea/Telesaila Emaitza
2005 Bizitza oso batentzako Irabazlea
1993 Telebistako emakumezko aktorerik hoberena ¿De parte de quién? Erdifinalista (1. erronda)
1990 Telebistako emakumezko aktorerik hoberena Eva y Adán, agencia matrimonial Hautagaia
1988 Zineko emakumezko aktorerik hoberena Espérame en el cielo
Miss Caribe
Mujeres al borde de un ataque de nervios
Hautagaia
1986 Zineko emakumezko aktorerik hoberena El año de las luces
Lulú de noche
Matador
Hautagaia
1984 Zineko emakumezko aktorerik hoberena ¿Qué he hecho yo para merecer ésto? Hautagaia

Aktoreen Elkartea

Urtea Maila Filmea Emaitza
2008 Zineko emakumezko aktore sekundariorik hoberena Fuera de carta Hautagaia
2006 Zineko emakumezko aktore sekundariorik hoberena Volver Garailea
1995 Zineko interpretazio sekundariorik hoberena La flor de mi secreto Hautagaia