Cimabue

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cimabue
Cimabue
Maestà, 1280-1285, Uffizi Galeria, Florentzia
Datu pertsonalak
Izen osoa Cenni di Pepo (Giovanni) Cimabue
Jaio 1240 aldean
Florentzia (Gaur egun Italia)
Hil 1302 aldean
Pisa (Gaur egun Italia)

Cenni di Pepo (Giovanni) Cimabue (1240 aldean - 1302 aldean) Florentziako margolari eta mosaikogilea izan zen. Italiako bizantziar tradizioko azken margolari handitzat hartzen da. Garai hartako artean eszena eta irudi lauak eta oso estilizatuak izaten ziren. Cimaburen pintura bizantziarra bada ere, arte gotikoaren elementuak sartu zituen, hala nola pertsonaien espresioak. Alde horretatik errealismorantz jo zuen lehenbizikoetakoa izan zen. Giottoren irakasle izan zen.

Itzal handiko artista izan zen bere garaian. Danteren Purgatorioko bertso honetan Giottorekin batera agertzen da[1]:

Credette Cimabue nella pintura

Tener lo campo, ed one ha Giotto il grido

Si che la fama di colui s' oscura [2].

(Cimabuek pintore handiena zela uste zuen, Giottok ospea kendu zion eta orain ahazturik dago)

Giorgio Vasarik Le vite de' più eccellenti pittori, scultori e architettori[3] liburuan aipatzen du, pinturaren berritzea berak hasi zuela esanez.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gurutziltzatua (1265-1268), San Domenico eliza (Arezzo)
  • Gurutziltzatua (-1272), Santa Croce (Florentzia). 1966ko uholdeek azkarki hondatu zuten eta zati batean baino ez da lehengoratu
  • Ama Birjina eta Umea maiestatean, sei aingeruz inguraturik edo Maestà (1280 aldean), Pariseko Louvre museoan dago.
  • Santa Trinitateko Maestà (1260-1280), Uffizi Galeria (Florentzia)
  • Maestà, Saubada Galeria (Turin)
  • Asisko Basilikako freskoak (1277-1279). 1997ko lurrikarak kalte handiak egin zituen.
  • San Frantzisko Asiskoa, Santa María degli Angeli (Asis)
  • Pisako Duomoko mosaikoak egiten parte hartu zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Catholic Encyclopedia, Cimabue
  2. Dante Alighieri, Barry Moser. Purgatorio
  3. Giorgio Vasari, Mrs. Jonathan Foster. Lives of the most eminent painters, sculptors, and architects, Volumen 1
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cimabue Aldatu lotura Wikidatan