Cinca
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | ||||||
| Luzera | 170 km | |||||
| Iturburua | Pinetako zirkua (2.500 m.) | |||||
| Ibai ahoa | Segre ibaia | |||||
Cinca (aragoieraz a Zinca) Iberiar Penintsulako ipar-ekialdeko ibaia da que Aragoiar Pirinioetako Pinetako zirkuan (Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionalean) jaio eta Segre ibaian ahoa dutena.
Ibilbidea[aldatu]
Pinetako zirkuan jaioa, ur-jauzi eta uhaitzen artean hasten du bere ibilbidea Tres Sorores izeneko mendizerran. Bertan La Larri ibaia etortzen zaio. Bielsan Barrosa ibaiadarra datorkio eta, pixka bat aurrerago, Cinqueta ibaia. Aínsan eskumaldetik Ara ibaiaren urak etortzen zaizkio, Medianoko urtegia sortuz. Entremón haitzartea zeharkatu ondoren El Grado urtegia eraiki zuten. Urtegia pasa ondoren, ezkerraldetik Ésera ibaiadarra datorkio.
Eskumaldetik Vero ibaia eta Monzónen Sosa ibaia datozkio. Eskumaldetik Alcanadre hartu eta berehala, Massalcoreigen Segren du ahoa.
Koordenatuak: 42°3′13.28″N 0°11′46.82″E / 42.0536889°N 0.1963389°E