Ur-zozo

Wikipedia(e)tik
(Cinclus cinclustik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Ur-zozoa
Mirloacuatico.jpg
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Hegaztiak
Ordena: Passeriformes
Familia: Cinclidae
Generoa: Cinclus
Espeziea: C. cinclus
Linnaeus 1758
Izen binomiala
''Cinclus cinclus''
Cinclus-cinclus-Europe.png

Ur-zozoa (Cinclus cinclus) cinclidae familiako hegazti paseriformea da. Bere habitata, Europa, Asia eta Amerikako ur guneak dira.

Eduki-taula

[aldatu] Deskribapena

Ohi, mendiko ibai azkarren ertzean bizi dira, noraezean dabiltzanak mendiko zingiretan ere aurki daitezkeen arren. Kutsatu gabeko urak nahiago dituenez, erreka baten uren purutasunaren bioadierazle bihurtu da. Bere lumadia, nabar iluna da, papar zuriarekin. Begiak ireki eta ixten dituenean oso ikusgai duen betazal zuria du. Tamaina: 18 zentimetroko altuera eta 30eko zabalera hego baten muturretik beste hegoaren muturreraino. Ez dago sexu ezberdintasunik.

Bataz beste, 3 segundotan urperatzen da. Bere odolak, beste paseriforme batzuk baino oxigeno gehiago eraman dezake, urpean, 30 segundoz egotea ahalbidetzen diona, ohi, 10 edo 20 segundo baino gehiago sekula ematen ez dituen arren. Bere egokitzapenek, urperatzea eta ibaiaren hondotik ibiltzea ahalbidetzen diote, intsektuez elikatzeko, hegada txiki batetaz lagunduz korrontea indartsua bada. Intsektuak, ibai ohantzeko harri koskorrak irauliz aurkitzen ditu.

[aldatu] Elikadura

Ia soilik, intsektuez elikatzen da.

[aldatu] Ugalketa

Uretatik gertu egiten du habia, sekula ez altuera handietan, zuhaitz, zubi eta pitzaduretan. Arrautzak jartzerako orduan, 4 eta 6 bitartean jartzen ditu, zuriak eta 26x18 milimetroko tamaina dutenak, soilik emeak erruten dituenak. Txitoak, arrautzak jarri eta hamabost egunera jaiotzen dira, eta euren bi gurasoek elikatzen dituzten hilabete inguruan, kabia uzten duten arte. Ohikoa da bikote berberak bi errunaldi egitea udaberri berean, baina bigarrena, soilik 3 edo 4 arrautzarekin.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ur-zozo
Wikispecies-logo-en.png
Wikispezieetan orrialde bat dago honi buruz:
Ur-zozo
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak