Cinquecento

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cinquecento (italieraz bostehun) europar ingurune artistikoko arorik garrantzitsuenetariko bat da. XVI. mendean barna garatu zen, eta Pizkunde izenarekin ezaguna den mugimenduaren bigarren fasea izan zen. Pizkunde Garaia izenaz ezaguna da orobat, eta Italian gertatu zen, Pizkundearen bigarren mendean. Aurrekaria Quattrocentoa du. Cinquecentoa amaitzean, haren emaitzak Europako mendebalde osoan zabaldu ziren, eta Seicentoari hasiera eman. Cinquecentoaren erdigunea Erroma zegoen, Quatrocentoarena ez bezala, azken horrek Florentzia izan baitzuen erdigune.

Eraikin bikainak egin ziren, zenbait aita santuren mezenasgoaren babesean (Alexandro VI.a, Julio II.a eta Klemente VII.a). Garai hartan Erroman egin ziren eraikinen artean, Done Petriren basilika da nabarmenenena. Aldi horretako arkitekto onenetarikoek eraiki zuten: Bramantek lehen proiektua egin zuen, Michelangelok kupula diseinatu zuen, eta Madernok eraikinaren gainerako zatiak egin zituen.

Garai horretako beste arkitekturagune bat Venezia hiria izan zen, eliza eta jauregi ederrak eraiki baitzituzten bertan. Venezian asko edatu zen beste eraikuntza zibil mota bat: villa; hau da, aristokraziako landa-etxea. Andrea Palladio izan zen aldi horretako arkitekto nagusietako bat, eta villa eta eliza garrantzitsuak egin zituen Venezian eta haren inguruan; esaterako, Berreroslearen eliza.

Cinquecentoko lau artista handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean, pizkundeko pintura gailurrera iritsi zen. Italiako lau artista nabarmendu ziren: Leonardo da Vinci, Michelangelo Buonarroti, Rafael eta Tiziano.

  • Leonardo da Vinci (1452-1519) humanista izan zen, eta jakintza-alor askojorratu zituen. Margolan gutxi egun zituen, baina denak bikainak. Natura eta proporzioak adierazten nabarmendu zen. Sfomato teknikak maisu izan zen: irudien ingeradak laizotzea, sakontasun sentzasioa emateko. Lanik apaigarrienakGioconda eta Azken Afaria dira.
  • Michelangelo (1475-1564)arkitekto eskultore eta margolari bikaina izan zen. Margolan garrantsitzuenak Kapera Sixtinoko freskoak dira, mugimenduz eta espresibitatez beterikoeszenak baititu.
  • Rafael (1483-1520) pizkundeko margolari handienentzat hartzen da, perfekzioa lortubaitzuen kolorea, marrazkia eta konposizioa erabiltzen. Lanik garrantsitzuenak Vatikanoko Stanza della Signaturako freskoak dira;adibidez,Atenasko Eskola. Madonnak edo birjinak ere aipagarriak dira.
  • Tiziano(1490-1576)Veneziako margolari garrantsitzuena izan zen. Veneziako margolariak kolorearenb erabileragatiketa margolanen aberastasunagatik nabarmendu ziren. Tizianok gai erlijiosoko erretratu eta margolan bikainak egin zituen.