Cintruénigo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cintruénigo

 Nafarroa
Cintruénigoko bandera

Cintruénigoko armarria

Izen ofiziala Cintruénigo
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Tuterako merindadea
Alkatea Raquel Garbayo Berdonces
(UPN)
Herritarra cintruenigoar
Koordenatuak 42°4′48″N 1°48′18″W / 42.08°N 1.805°W / 42.08; -1.805Koordenatuak: 42°4′48″N 1°48′18″W / 42.08°N 1.805°W / 42.08; -1.805

Navarra - Mapa municipal Cintruenigo.svg

Eremua 37,30 km2
Garaiera 393 m
Distantzia 99 km Iruñera
Posta kodea 31592
Biztanleria 7.811 bizt. (2012)
Dentsitatea 209,41 bizt./km²
www.cintruenigo.com http://www.cintruenigo.com/ www.cintruenigo.com

Cintruénigo[1] Nafarroako udalerria da, Iruñetik 99 kilometrora kokatua eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 7.811 biztanle ditu. Fitero eta Cintruenigoko zerbitzu sozialen mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen den erakunde publikoa da.

Udalerriaren izen ofiziala eta euskal izen arautua Cintruénigo[2] bada ere, hainbatean Zentroniko erabili izan da. Azken hau izan da herriko testu zaharretan agertzen den herriaren izena ere.

Eduki-taula

Inguru naturala eta kokapena [aldatu]

Cintruénigo Tuterako merindadean dagoena, Alhama ibaiaren ertzean. Tuterako merindadearen hegoaldean kokatzen da Zaragozako probintziatik gertu.

Cintruenigok, Corellarekin egiten du muga iparraldean, Fiterorekin mendebaldean, eta Tuterarekin ekialde eta hegoaldean.

Klima eta landaredia [aldatu]

Cintruenigoko klima mediterraneo kontinentala da, Ebro ibarreko udalerri guztiena bezalakoa. Urteko batez besteko tenperatura 13-14 Â°C ingurukoa da, eta prezipitazioak 400mm ingurukoak. Nafarroako Erriberako baliorik baxuenetarikoa. Uda nahiko lehorra izaten da eta aldaketa termikoa nahiko handia. Urteroko egun euritsuak 60 izaten dira gutxi gorabehera.

Landarediari dagokionez, klima mediterraneoaren berezko ezaugarriak dituen landaredia nagusi da. Dena den, jatorrizko landaredia ia erabat galdu da, eta gaur egun zuhaixka bakan batzuk eta birlandaturiko pinuak (Pinus Halepensis) baino ez dira ageri.

Auzoak [aldatu]

Herriak hainbat auzo ditu. Batetik Alde Zaharra, udaletxea eta elizarekin, gune horretatik iparraldera mahastiak landatu ziren eta ondoren "La Jamaica" izeneko auzoa garatu zen. Gehienbat, dentsitate txikiko etxe bakanak eraiki ziren. Gaur egun, hori da etxeen eraikuntzari dagokionez Cintruenigon garapen handiena izaten ari den gunea.

Historia [aldatu]

Herriaren sorrerari buruz ezer gutxi dakite historialariek gaur egun. Dena den, herriaren jatorrizko izena Centonelo zen, eta agarandarrek Ebro ibarra 714. urtean konkistatu aurretik ere existitzen zela uste da. Erromatarren eta Bisigodoen inbasioek lehenik eta musulmanena ondoren, baskoien aztarna gehienak desagerrarazi zituzten. Gauzak horrela, 1119. urtean Nafarroako Alfontso I.a Borrokalaria erregeak mairuak kanporatu eta herriaren kristautzea hasi zen.

Musulmanek, ureztapen sistemetan aurrerapen handiak utzi zituzten Erriberan eta Cintruenigon ere. Eta inguruko herri gehienek bezala, Cintruenigo, dohaintza moduan eskaini zuten nobleziako familia bati. Antso Indartsuak Argaizko Rodrigo Jaunari erosi zion, eta nahiz eta pertsona askok babesa topatu zuten herriko harresien atzean, XVI. mendean zehar franko eta nobleziako familia batzuen bizitokia zen. Karlos II.a erregeak herria saldu zuen arren, ondorengo Joan II.ak berrerosi egin zuen. Ordutik "hiribildu onaren" izena jaso zuen eta gorteetan jarlekua izan zuen Gebarako erregeordeak 1565an emaniko pribilegioaren bitartez.

1864. urtean Espainiako Elisabet II.a Borboikoa erreginaren senargai zen Asisko Frantzisko, hamabost egun eman zituen herrian, Fiteroko ur-sendagarri hartzeko asmoarekin. Asisko Frantzisko Liguesko jaunen etxean hartu zuen ostatu.

Ondarea eta monumentuak [aldatu]

Virgen de la Paz, San Joan Bataiatzailearen elizan

Gaztelua [aldatu]

Erdi Aroan zehar Cintruenigo gaur egun arrastorik geratzen ez den gaztelu batek babesten zuen. Gaztelua XIII. mendearen hasieran Argaizko Rodrigoren jabetzakoa zen, eta honek Antso Indartsuari saldu zion 1219an 7.000 marabedien truke. 1340ko dokumentu batean Pedro Lopez Galipentzu ageri da gazteluko alkaide gisa. Urte batzuk beranduago 1356an, honen ondorengo izandako Gonzalo Gartziak, 50 liberako kostua izan zuten berrikuntza lanak burutu zituen, eta bi urte beranduago gazteluko dorrea konpondu.

Bestelakoak [aldatu]

Demografia [aldatu]

Cintruenigoko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
3.710 3.987 3.840 3.814 3.827 4.003 4.408 4.335 4.674 5.237 5.313 5.932 6.783

2008ko erroldaren arabera, 1.339 etorkin bizi dira herrian, biztanleriaren %19,58a, (Nafarroako batez bestekoaren gainetik).

Ekonomia [aldatu]

Udalerriko jarduera ekonomiko nagusiak zerbitzuak eta industria dira gaur egun. Industrian, manufakturak eta eraikuntza dira garrantzitsuenak. Tuterarekiko hurbiltasunak, industriaren garapena bultzatu zuen, lehenik nekazaritzatik ateratako produktuei loturiko industrien garapenean hasiera batean, eta bestelako manufaktura industrien agerpenean XX. mendeak aurrera egin ahala.

Nekazaritza garrantzia galduz joan da historiak aurrera egin ahala, eta gaur egun bigarren mailako jarduera da. Laborantza lurrak orkorrean txikiak dira, batez beste bost hektarea baino txikiagoko azalerarekin. Lurren %85a ureztatze-lurrak dira eta gainontzeko %15a sekain-lurrak.

Politika [aldatu]

Udal Hauteskundeak [aldatu]

Cintruenigoko alkatetzat PSN alderdiko Adolfo Navascués Navascués atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko hamaika zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak. Zerrenda bozkatuena UPNrena izan zen, baina Agrupación Popular Cirbonera (AIC) taldearen botoek alkatetza PSNri eman zioten. Boto baliogabeak 25 izan ziren (emandako guztien %0,63a), eta zurizko 63 boto izan ziren (botoen %1,61a). Abstentzioa %19,49 izan zen.

Cintruénigoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 1.561 5
PSN 1.322 5
Agrupación Popular Cirbonera 544 2
CDN 433 1

2011n hauexek izan ziren hauteskundeen emaitzak: UPNk 5 zinegotzi, PSNk 4, Agrupación Popular Cirbonerak (APC, ezkertiarra) 2, Iniciativa Ciudadana Cirbonerak (ICC, PSNtik aldendutako zerrendaburua) 1, PPk 1 eta CDNk 0. Orduko hartan APCk ez zion PSNko hautagaiari botorik eman, eta UPNko Raquel Garbayo Berdonces atera zen alkate[3]. Herri horretan alkatetza hartu duen lehen andrazkoa da.

Cintruénigoko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 1.413 5
PSN 1.097 4
Agrupación Popular Cirbonera 479 2
Iniciativa Ciudadana Cirbonera 349 1
PP 264 1
CDN 189 0

Udaletxea [aldatu]

Udaletxea Foruen plazan dago, eta XIX. mendean eraiki zen estilo neoklasikoan. Eraikina hiru zatitan banaturik dago, eta bigarrena hiru pilastra joniar, lau balkoi eta alabastroko bi armarriek osatzen dute. 1985ean barruko zein kanpoaldeko adreiluzko fatxadaren eraberritzea burutu zen, hamazazpi milioi gastatu eta gero. Lanek Nafarroako gobernuaren laguntza izan zuten.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

Cintruénigoko alkateen zerrenda [aldatu]

Alkateen zerrenda
2011 - Raquel Garbayo Berdonces UPN
2007 - 2011 Adolfo Navascués Navascués PSN-PSOE
1995 - 2007 Faustino León Chivite UPN-PP
1987 - 1995 Carlos Chivite Cornago PSN-PSOE
1985 - 1987 Jose Luis Pérez Garbayo
1984 - 1985 Cecilio Fernandez Rincón
1979 - 1984 Daniel Martín Martinez
1976 - 1979 Angel Chivite Moreno
1959 - 1976 José Rincón Bea
1955 - 1959 Emilio Marín Calavia
1939 - 1948 Enrique Latillade Aisa
1936 - 1939 Primitivo Igea Lauroba PSOE
1936 - 1936 José Ortega Ucedo PSOE
1933 - 1936 Faustino León Arroyo PSOE
1930 - 1933 Victoriano Navascués Chivite PSOE
1923 - 1927 Leopoldo Sada Marín
1922 - 1923 Victoriano Navascués Chivite
1916 - 1920 Serafín Garbayo Navascués
1906 - 1909 Rafael Chivite Tainta
1904 - 1905 Galo Rincón Pérez

Euskara [aldatu]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Cintruenigo eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,76k zekien euskaraz hitz egiten.

Azpiegitura eta garraioak [aldatu]

Automoviles Rio Alhama autobus konpainiak Cintruenigo Tuterarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak [aldatu]

Cintruenigoar ezagunak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa