Cipriano Baratze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cipriano Barace Mainz (Izaba, 1641eko maiatzaren 5a - Bolivia-Brasil, 1702ko irailaren 16a) apaiz jesuita eta misiolari nafarra izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaioterrian lehen hezkuntza jaso ondoren, Valentziara joan zen Filosofia eta Teologia ikastera.

Jesusen Lagundian sarturik, Peru aldera bidaia egin zuen, eta Liman apaiztu zen 1673an. Handik, gaur egungo Boliviako iparraldean sartzeko agindu zioten, orduan europarrentzat ezezagunak ziren lurraldeetan. Han, bertako amerindiarrekin harremanak egin zituen, "moxo" etniakoak, gaurko Beni departamenduan misioak sortuz.

1687an, bestela, Trinidad hiria fundatu zuen, gaur egun Beniko hiriburua dena. 1702an erail zuten tribuko batzuek oihanean egindako erasoan, Bolivia eta Brasilen arteko mugan.

Gaur egun, Beniko abeltzainek "Fundación Cipriano Barace" sortu dute, globalizazioaren aurka.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]