Cipriano Olaso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cipriano Olaso
Bizitza
JaiotzaIruñea1868ko irailaren 16a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1930eko azaroaren 15a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza

Cipriano Olaso (Iruñea, 1868ko irailaren 16a - ib., 1930eko azaroaren 15a) nafar apaiz bat izan zen[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñea eta Toledon ikasi ondoren, azken hiri horretan 1893an Teologian lizentziatu zen. Iruñera itzuli eta 1894ko Erromarako langileen erromesaldian parte hartu zuen.

Iruñeko Apaiztegiko irakasle izan zen. Ikastetxeko horretako arduradun eta ondoren zuzendaria ere izan zen, bai eta Gaueko Gurtzearen ikastetxearen zuzendari orde eta zuzendaria ere. Tarsiziar Euskaristiarren sortzailea, Luistarren katekista eta zuzendaria ere izan zen, bai eta Iruñeko Batasun Apostolikoa eta San Frantzisko Xabierkoa Apaizgaien Elkartea ere sortu zituen.

Gaztelaniazko hainbat erlijio idazlan labur ere argitaratu zituen, bere heriotzaren ondorioz Apaiz Teologiaren Lekzioak idazlana amaitzeke utzi zuen. «Gloria. Amor...» kristau aldizkariaren sortzailea eta zuzendaria izan zen (1910, Iruñea), Iruñeko Bigarren Zabalgunean dagoen Iruñeko Diozesiko Apaiz Sekularren Batasun Apostolikoko zentrua ere sortu zuen.

Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]