Cirque du Soleil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cirque du Soleil
Datuak
MotaZirkua, media company (en) Itzuli eta bilduma
Jarduera sektoreaPerforming arts (en) Itzuli
HerrialdeaKanada
Jarduera
Enplegatuak5.020
Agintea
Zuzendari exekutiboaStéphane Lefebvre (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formaEnpresa pribatu
JabeaTPG (en) Itzuli
Historia
Sorrera1984
Sortzailea
SorlekuaBaie-Saint-Paul (Quebec)
Jasotako sariak
webgune ofiziala
IMDB: nm1498788 IBDB: 406401
Facebook: CirqueduSoleil Twitter: Cirque Instagram: cirquedusolei Youtube: UCPiWIjwDZQo3UobMqvi4ggg Musicbrainz: 0ea427c8-07d4-4f9c-92c6-bc4e8241799a Songkick: 2480571 Discogs: 161455 Deezer: 2904 Edit the value on Wikidata

Cirque du Soleil 1984an Quebecen Guy Laliberték eta Daniel Gauthierrek sortutako zirku konpainia da. Mundu osoan ezaguna da bere ikuskizunengatik eta 125 miloi lagunek ikusi dute zuzenean.

Cirque du Soleil sortu zen urtean, 450 urte ospatu ziren Jacques Cartier Kanadara heldu zenetik. Zirkuko arauak berritzeko ideiarekin jaio zen. Bere lehen ikuskizuna La Magie continue izan zen eta Kanadatik itzuli bat egin zuten. 1987an Estatu Batuetara bidaiatu zuten eta 1990an Europara. Produkziorako historia bat kontatzen dute eta beldurra, fantasia, poza denboraren iragana edo Ekialde eta Mendebaldeko ohitura mistikoari buruz kontatzen dute. Bi urte hasi zirenetik Ontario eta Vancouverretik bira bat egin zuten, eta hurrengo urtean Kaliforniara joan ziren. Hemen lortutako arrakastagatik Estatu Batuetatik zehar bira bat egiten dute. Gaur egun Amerika, Europa eta Japoniatik bidaiatzen dute. 2002an Hego Amerikara joan ziren eta Mexikon izan ziren. 2006an Txilera eta gero Argentinara. Delirium ikuskizuna Monterreyn, Quidam Monterreyn eta Mexiko Hirian, Alegría Brasilen zehar, Buenos Aires eta Santiagon, eta 2008an Delirium eta Varekai ikuskizunak Espainian egongo dira.

100 sari baino gehiago lortu ditu Cirque du Soleil konpainiak. Munduan zehar 13 ikuskizun batera ditu. Hilero castingak antolatzen dituzte munduko ikuskizun onena emateko. 40 herrik eta 25 hizkuntzek osatzen dute zirkua. Ingelesez edo frantsesez hitz egin dezakete denon artean ulertzeko. 3000 langile dituzte munduan zehar.

Ikuskizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alegría(1994)
  • Quidam (1996)
  • Dralion (1998)
  • Varekai (2000)
  • Corteo (2005)
  • Koozå (2007)

Harean egindako ikuskizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Delirium (2006)
  • Saltimbanco (2007)

Ikuskizun iraunkorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mystère (Las Vegas) (1993), Hotel Treasure Island
  • Ô (Las Vegas) (1998), Hotel Bellagio
  • La Nouba (Orlando)(2000), World Disney
  • Zumanity (Las Vegas)(2000), Hotel New York New York
  • (Las Vegas)(2005), hotel MGM Grand
  • LOVE The Beatles (Las Vegas)(2006), hotel The Mirage

Egindako ikuskizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le Grand Tour
  • Cirque du Soleil
  • La magie Continue
  • Le cirque reinventé
  • Nouvelle Experience
  • Fascination (Asian egina bakarrik)
  • Saltimbanco

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]