Citlaltépetl

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Citlaltépetl
Pico de Orizaba
Citlalepetl2.JPG
Garaiera 5610 m
Kokapena MexikoMexiko
Koordenatuak 19°01′48″N 97°16′05″W / 19.03000°N 97.26806°W / 19.03000; -97.26806Koordenatuak: 19°01′48″N 97°16′05″W / 19.03000°N 97.26806°W / 19.03000; -97.26806
Citlaltépetl non dagoen adierazten duen Mexiko-ko/-go/-eko mapa
Citlaltépetl
Mendilerroa Ardatz Neobolkanikoa
Lehen igoera F. Maynard eta G. Reynolds, 1848an[1]

Citlaltépetl[2] (nahuatlez citlalli-, "izar" eta tepētl, "mendi") edo Pico de Orizaba Mexikoko Puebla eta Veracruz estatuen artean dagoen sumendia da. 5.610 metroko[3] garaierarekin Mexikoko mendirik gorena da eta Ipar Amerikako hirugarrena, McKinley eta Logan mendien ondotik. Krater eliptikoa du: ardatz nagusia 478 metrokoa da eta ardatz txikia 410 metrokoa. Kraterrak 154.830 m2-ko azalera eta 300 m-ko sakonera du. Gailurrean betiereko elurrak daude.

Citlaltépetl Ardatz Neobolkanikoaren eta Ekialdeko Sierra Madreren arteko elkargunean dago, Veracruz hiritik 110 km mendebaldera. Sumendi jardueragabea da, baino ez itzalia. Espainiarrak iritsi zirenetik 1537, 1545-65?, 1566, 1569, 1613, 1630 eta 1687an izan dira erupzioak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Israel C Russell. Volcanoes of North America - A Reading Lesson for Students of Geography and Geology. READ BOOKS, 2010
  2. Hizkuntzaren Mexikar Akademiak biak onartzen ditu, baina Citlaltépetl hobesten du.   Diccionario Geográfico Universal - Letra C, Academia Mexicana de la Lengua, http://www.academia.org.mx/dicgeo.php. Noiz kontsultatua: 2010-9-26 .
  3. INEGI
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Citlaltépetl Aldatu lotura Wikidatan