City of London

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

City of London

London from the air.jpg
City of London barrutiaren aireko ikuspegia.
Estatua
Herrialdea
Eskualdea
Erresuma Batua
Ingalaterra
Londres
City of London non dagoen adierazten duen Londres Handia-ko/-go/-eko mapa
City of London
Barrutiaren kokapena Londres Handian.
Koordenatuak: 51.5155°0′0″N 0.0922°0′0″W / 51.51550°N 0.09220°W / 51.51550; -0.09220Koordenatuak: 51.5155°0′0″N 0.0922°0′0″W / 51.51550°N 0.09220°W / 51.51550; -0.09220
Azalera 2,9 km²
Garaiera 6-18 m
Biztanleria 7.900 (2008)

City of London deituriko auzoa Londresko hirigunea da. Erresuma Batuko finantzen udalbarruti garrantzitsuena da, bai eta munduko nagusienetarikoa ere. Historian zehar, Londres hiria Cityaren eta West Enden inguruan egituratu izan da. Azkenengo hamarkadetan, izugarrizko eraikinak jaso dituzte Cityan; adibidez, Tower 42 (1990era arte Ingalaterrako eraikinik altuena, "Nat West Tower" gisa ezagutua) eta orain dela gutxiko 30 St Axe, 2003an egindakoa eta, bere itxura dela eta, the Gherkin edo '(ozpinetako) pepinoa' ere deitua.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cityan daude, besteak beste, San Paulo katedrala, Londresko dorrea eta Tower Bridge ("Dorreko zubia") zubi ezaguna, hiriaren ikur bereizgarrietako bat. Bestalde, Londresko alde honetako biztanleria oso eskasa da (7.000 biztanle inguru), baina lanegunetan 300.000 pertsona baino gehiago biltzen dira bertan. Horrenbestez, asteburuetan nahiko toki bakartia izaten da. Azkenengo urteotan, hainbesteko pilaketa dela eta, Canary Wharf auzoa nabarmendu da City-aren ordezko finantza-gune izateko.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: City of London Aldatu lotura Wikidatan