Claire Bloom
Wikipedia(e)tik
ClaireBloom eta Guy Pearce.
Claire Bloom, jaiotzez Patricia Claire Blume (Londres, Ingalaterra, 1931ko otsailaren 15a) zinema- eta antzerki-antzezle ingelesa da.
Biografia[aldatu]
Chaplinen Limeligt (1952) filmari esker egin zen ezaguna. Besterik ere egin du orduz geroztik: The Chapman Report (1962) George Cukorren aginduetara; The Spy Who Came in from the Cold (1965), Sammy and Rosie get laid (1988) Stephen Frearsekin; eta Crimes and Misdemeanors (1990) eta Mighty Aphrodite (1995), Woody Allenekin.
Telebistarako ere lan asko egin du: Cyrano de Bergerac (1995), Hamlet, Prince of Denmark (1980), Ellis Island (saila, 1984), Lady and the Highwayman (1989,) The Lady in Question (1999), eta abar.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.