Clara Campoamor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Clara Campoamor
Datu pertsonalak
Izen osoa Clara Campoamor Rodríguez
Jaio 1888ko otsailaren 12a
Madril (Espainia)
Hil 1972ko apirilaren 30a
Lausana (Suitza)

Clara Campoamor Rodríguez (Madril, otsailaren 12aLausana, 1972ko apirilaren 30a) espainiar politikaria izan zen, emakumeen eskubideen babeslea eta sufragio unibertsalaren bultzatzaile nagusia Espainian, 1931ean lortu zena.

Sufragismoak azkar izan zuen arrakasta herrialde anglosaxoietan. Herrialde horietan erdi mailako klasea boteretsua zen, eta ideal demokratikoak oso sendotuta zeuden. 1918an, Britainia Handian 30 urtetik gorako emakumeei boto eskubidea eman zitzaien, eta 1928an, 21 urtetik gorakoei, gizonei bezala. Estatu Batuetan 1920an eman zitzaien emakumeei boto eskubidea.

Hala ere, mugimendu feministak gizarte garapen txikiagoko herrialdeetan arrakasta izateak luze jo zuen. Espainian, Concepción Aranalek sustatu zuen feminismoa, XIX. mendean. 1918an, Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala sortu zen. Garai hartako elite intelektualeko emakumeek osatzen zuten, eta Clara Campoamor eta Victoria Kent nabarmendu ziren haien artean. 1931n, Espainiako Bigarren Errepublikaren Konstituzioak emakumearen boto eskubidea ezarri arte, haien eskaerek ez zuten arrakasta izan.


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak