Clara Janés

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Clara Janés katalan idazlea da (1940). Poesia, nobela eta saiakera idatzi ditu. Nobelen artean nabarmentzekoak ditu Los caballos del sueño (1989, Loaren zaldiak) eta El hombre de Eddén (1991, Eddengo gizona). 1982an Ymelda Navajoren Doce relatos de mujeres antologian argitaratu zen (Hamabi emakumeren kontakizunak) bere kontakizunetako bat. Saiakeran, zenbait artisten bizitzak idatzi ditu: Federico Mompou (1987), Daniel Vázquez Díaz (1980), Murillo (1980), Monet (1992) eta Rubensenak (1992); beste gai batzuk ere erabili ditu, esate baterako, bidaiak Sendas de Rumanía (1981, Errumaniako bideak) eta hizkuntza Las palabras de la tribu (1993, Tribuaren hitzak). Poesian egin du, hala ere, lanik nagusia; bere poemagintzan amodioa da gai nagusia: Las estrellas vencidas (1964, Izar garaituak), Límite humano (1973, Gizakiaren mugak), En busca de Cordelia y poemas humanos (1975, Cordeliaren bila eta giza poemak), Kampa (1979), Libro de alienaciones (1980, Alienazioen liburua), Eros (1981), Vivir (1983, Bizi), Fósiles (1984, Fosilak), Jardín y laberinto (1990, Lorategia eta labirintoa), Ver el fuego (1993, Sua ikustea) eta Rosas de fuego (1996, Suzko arrosak). Itzulpenak ere egin ditu, ingelesetik (Mary Higgins Clark, Peter Tonkin eta Julian Symons), frantsesetik (M. Duras), portugesetik (Vergilio Alberto Vieira), txekieratik (Jiril Kratochvil eta Ivan Kilma) eta turkieratik (Yunnus Emré). 1997. urtean Itzulpen Sari Nazionala jaso zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Isla del suicidio. Poesia.
  • Las estrellas vencidas, 1964. Poesia.
  • La noche de Abel Micheli, 1965. Eleberria.
  • Desintegración, 1969. Eleberria.
  • La vida callada de Federico Monpou, 1972. Biografia.
  • Tentativa de encuentro y tentativa de olvido, 1972.
  • Límite humano, 1973. Poesia.
  • Aprender a envejecer, 1973. Saiakera.
  • Poemas Rumanos, 1973. Poesia.
  • En busca de Cordelia y Poemas rumanos, 1975. Poesia.
  • Cartas a Adriana, 1976. Eleberria.
  • Antología personal (1959-1979)., 1979. Poesia.
  • Libro de alienaciones, 1980. Poesia.
  • Sendas de Rumanía, 1981. Eleberria.
  • Eros, 1981. Poesia.
  • Pureza canelo, 1981. Biografia.
  • Tentativa de olvido, 1982. Ipuinak.
  • Roig, Montserrat. Before the civil war, 1982. Ipuinak.
  • Pessarrodona, Marta. La búsqueda de Elizabeth, 1982. Ipuinak.
  • Vivir, 1983. Ipuinak.
  • Fósiles, 1985. Poesia.
  • Kampa: poesía, música y voz, 1986. Poesia.
  • Las primeras poetisas en lengua castellana, 1986. Poesia.
  • Federico Mompou: vida, textos y documentos, 1987. Saiakera.
  • Lapidario, 1988. Poesia.
  • Creciente fértil, 1989. Poesia.
  • Los caballos del sueño, 1989. Eleberria.
  • Jardín y laberinto, 1990. Biografia.
  • Esbozos, 1990. Poesia.
  • El hombre de Adén, 1991. Eleberria.
  • Emblemas, 1991. Poesia.
  • Espejismos, 1991. Eleberria.
  • Las palabras de la tribu: escritura y habla, 1993. Saiakera.
  • Rosas de fuego, 1996. Poesia.
  • Cirlot, el no mundo y la poesía imaginal, 1996. Saiakera.
  • Diván del ópalo de fuego, 1996. Poesia.
  • Espejos de agua, 1997. Ipuinak.
  • El persa. Cuento. Ipuinak.
  • Arcángel de sombra, 2000. Poesia
  • Los secretos del bosque, 2002. Poesia
  • La voz de Ofelia, Siruela, 2005. Autobiografia
  • Poesía amorosa y erótica, 2010
  • Vilanos, 2004. Poesia
  • Huellas sobre una corteza 2004. Poesia
  • El espejo de la noche, centenario de Vladimir Holan, 2005. Saiakera
  • Brancusi, 2005. Poesia
  • Espacios traslúcidos, 2007. Poesia
  • La indetenible quietud. En torno a Eduardo Chillida, 2008. Poesia
  • Las voces acalladas de las mujeres. www.adamaramada.org Colección: Pliegos adamar , 2008.
  • Río hacia la nada, 2010, Plaza-Janés. Poesia
  • Variables ocultas, Editorial Vaso Roto, 2010. Poesia
  • Peregrinaje, Editorial Salto de página, 2011. Poesia
  • De la realidad y la poesía. Tres conversaciones y un poema, 2010


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]