Clash of the Titans (1981eko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:03, 23 urtarrila 2016

Clash of the Titans (euskaraz Titanen Talka) 1981eko Desmond Davis ingeles zinema zuzendariak zuzendutako fantasiazko filma bat da. Greziar mitologiako Pertseo heroiari buruzko filma da, efektu bereziak Ray Harryhausenek burutu zituen. Harry Hamlin, Laurence Olivier, Judi Bowker, Maggie Smith eta Burgess Meredith aktoreek antzeztu zuten.

2010ean izenburu berdineko Clash of the Titans berregokitzapena eta 2012eko Wrath of the Titans (Titanen Amorrua) jarraipena izan zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Akrisio (Donald Houston) Argoseko erregeak bere alaba Danae (Vida Taylor) eta hiloba Pertseo (Harry Hamlin) safrifikatzera doanean, Zeusek (haurraren aita) haiek salbatu eta Argos hiria suntsitzea erabakiko du. Perseo alaitasunean haziko da, Tetis jainkosak (Maggie Smith), bere seme Kalibos (Neil McCarthy) desitxuraketa beldurgarri batekin zigortu duen Zeus jainkoaz mendekatzeko asmoz, Perseo bahitu eta bere zorira lagako du. Jazotakoaz berri izatean, Zeusek gainontzeko jainkoei bere semea salba dadin opariak eman diezaioten aginduko die: harria ebakitzeko gai den ezpata, ikustezin bilakatzen duen burukoa eta hilkaitz egiten duen ezkutua. Arma guzti hauekin Joppa hirirantz zuzenduko da, non bertako Andromeda printzesa (Judi Bowker) Tetis jainkosaren madarikazio baten biktima den.

Aktoreak

Kanpo loturak