Claude-Adrien Helvétius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claude Adrien Helvétius

Claude-Adrien Helvétius (Paris, Frantzia, 1715 - Versailles, Frantzia, 1771eko abenduaren 26a) frantses filosofoa izan zen.

Biografia

Ilustrazio garaiko pentsalaririk materialistenetarikoa izan zen. Encyclopédie delakoan esku hartu zuen, filosofiari buruzko artikuluak idatziz.

1758an argitaraturiko De l´esprit (Izpirituari buruz) izeneko idazkia zela eta, kondena eta arbuioak pairatu zituen Errege Kontseiluaren eta Elizaren aldetik.

Helvetiusen beste idazki bat bera hil ondoren argitaratu zen: De l´homme, de ses facultés intellectuelles et de son éducation (Gizona, haren buru-ahalmenak eta heziketa, 1772).

Ateoa, materialismoaren eta sentsualismoaren aldekoa zen Helvetius, eta bere ustez pertsonaren heziketan irakaskuntzak duen zeregina funtsezkoa da, Rousseauren tesien aurka.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude-Adrien Helvétius Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak