Claude Antoine Prieur-Duvernois
Wikipedia(e)tik
Claude Antoine Prieur-Duvernois (Prieur de la Côte d´Or izenaz ezaguna) frantses politikari iraultzailea izan zen (Auxonne, 1763 - Dijon, 1832). Diputatu hautatu zuten Biltzar Legegilean. Konbentzioko kidea eta Salbamen Publikoko Batzordeko kidea izan zen. Normandiara bidali zuten girondinoen matxinada zapaltzeko, baina matxinatuek harrapatu egin zuten. 1794ko Thermidorren garaian, ez zuen arazo larririk izan, jakintzaren alorrean egindako lanei esker batez ere; besteak beste, sistema metrikoa finkatzen parte hartu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.