Claude Favre de Vaugelas
Wikipedia(e)tik
Claude Favre de Vaugelas frantses gramatikaria (Meximieux, Bresse, 1585 - Paris, 1650). Frantses Akademiako kidea izan zen 1634. urtetik aurrera, eta lan handia egin zuen Encyclopédie obran. 1637. urtean onartu zioten frantses hizkuntzari buruz egin zuen Iruzkinak lana. 1647. urtean Remarques sur la langue française (Frantses hizkuntzari buruzko oharrak) obra handia argitaratu zuen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.