Claude Le Jeune
Wikipedia(e)tik
Claude Le Jeune frantses musikagilea izan zen (Valenciennes, 1530 inguruan - Paris, 1600). Frantses Errenazimentuko musikagile ezagunenetako bat da. Henrike IV.aren ganbera-musikagilea izan zen. Frantses-flandestar polifoniaren eta italiar madrigalen baliabideak erabili zituen. Le Jeunek idatziak dira, besteak beste, Le printemps musika neurtuaren bilduma bat, salmoetarako moldaketak (1589, Dodécachorde, bilduma barne), italiar madrigalak, frantses chansonak, latinezko moteteak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.