Claude Lelouch
Wikipedia(e)tik
Claude Lelouch Frantses zinema-zuzendaria (Paris, 1937). Hamahiru urte zituela egin zuen bere lehen film laburra. Bere kasa eginiko sei film ia ezezagunen ondoren, Un homme et une femme (1966) izenekoak nazioarteko ospea eman zion. Lelouchen filmek zoriontasunean eta arrakastan hartzen dute oinarri. Azken urteotan egin dituen filmetan, hauek dira aipagarrienak: Itinéraire d´un enfant gâté (1988, Jean Paul Belmondorekin), Hommes, femmes, mode d´emploi (1996, Veneziako Zinemaldian Urrezko Lehoiarentzat izendatua), Une pour toutes (2000), And Now... Ladies and Gentlemen (2002), Les parisiens (2004), Le courage d'aimer (2005), Roman de gare (2007), Ces amours-là (2010).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.