Claude Nougaro
| Claue Nougaro | ||
|---|---|---|
Nougaro 2003an. |
||
| Datuak | ||
| Jaiotza herria | Tolosa Okzitania | |
| Jaiotza data | 1929ko irailaren 9a | |
| Heriotza herria | Paris | |
| Heriotza data | 2004ko martxoaren 4a | |
| Musika mota | Jazz | |
| Urteak | 1958-2004 | |
| Loturak beste artista batzuekin |
Georges Brassens | |
| Webgunea | http://www.nougaro.com | |
Claude Nougaro (Tolosa Okzitania, 1929ko irailaren 9a– Paris, 2004ko martxoaren 4a) abeslari eta letragile frantziarra izan zen, jazz arloan espezializatuta. Besteak beste, Georges Brassensekin harreman estuak eduki zituen. Minbiziak jota hil zen.
1950eko hamarraldian hasi zen Marcel Amont eta Philippe Clayrentzat musikagile gisa lanean. 1962. urtetik aurrera berak sortutako abestiak abesten hasi zen, jazz-ean oinarrituta batez ere. Bere lanek oso erritmo markatua dute, eta batez ere heriotza, erotismoa, bikotea eta emakumeari buruzkoak dira: Une petite fille, Le Jazz et la Java, Tu verras, Sing Sing Song, Toulouse. Arrakasta handiena, ordea, Nougayork (1987) lanarekin lortu zuen; lan horretan trebetasun handiz lortu zuen hiriko funkarekiko lotura. Ondoren jazz-aren hurbilagoko musikara jo zuen, Maurice Vander piano jotzailearekin batera. Gaztetako musikarako leialtasuna eta, aldi berean, berritzeko gaitasuna dira Nougaroren arrakastaren giltzarriak.
[aldatu] Diskografia hautatua
- Locomotive d'or (1973)
- Au new morning (1982)
- Nougayork (1987)
- Une voix dix doigts (1991)
- L'Enfant-phare (1997)
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez)Nougaroren webgune ofiziala
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.