Claude Ollier
Wikipedia(e)tik
Claude Ollier (Paris, 1922) frantses eleberrigilea da. Nouveau roman eskolako idazle nagusietako bat da; objektibotasuna eta ohiko kontakizun moldeetatik ihes egin nahia dira haren lanen ezaugarri nabarmenenak. Marokon bizi izan da urte askoan, administrazio-karguen arduradun. Haren lan nagusiak: La mise en scène (1958), Le maintien de l´ordre (1961), Eté indien (1963), Enigma (1973), Fuzzy sets (1975), Marrakch Medine (1980), Une histoire illisible (1986), Feuilleton (1990), Enigma (1995), Missing (1998), Qatastrophe (2004), Hors-Champ (2009).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.