Claude Sautet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claude Sautet
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClaude Marie Sautet
JaiotzaMontrouge1924ko otsailaren 23a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 14. barrutia eta Paris2000ko uztailaren 22a (76 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Graziella Sautet (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaInstitut des hautes études cinématographiques (en) Itzuli
La Fémis (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, autorea eta telebista-ekoizlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0767110 Allocine: 8839 Rottentomatoes: celebrity/claude_sautet Allmovie: p109984 TCM: 170506 Metacritic: person/claude-sautet
Discogs: 5080485 Find a Grave: 7756475 Edit the value on Wikidata

Claude Sautet (Montrouge, Frantzia, 1924ko otsailaren 23a - Paris, 2000ko uztailaren 22a) zinema-zuzendaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Dekoratiboen eskolan eta Zinemagintzako Goi Eskolan egin zituen ikasketak. Zinema-ikasketak bukatu bezain laster, Frantziako telebistarentzat ekoizten eta idazten hasi zen. 1951n egin zuen debuta, Nous n'irons plus au bois film laburrarekin. Luzaroan, baina, ezagunago izan zen gidoi-idazle gisa, eta Jacques Deray, Marcel Ophuls eta Jean-Paul Rappeneau zuzendariekin lan egin zuen. Bere lehen filmetako protagonista nagusiak Louis de Funès, Jean Paul Belmondo, Sylva Koscina, Yves Montand eta, batez ere, Romy Schneider izan ziren.

1969an egin zuen bere lehen film aipagarria, Bizitzako gauzak, Paul Guimarden eleberrian oinarri hartuta. 1979an lortu zuen, baina, nazioarteko kritikaren onespena, Une histoire simple filmarekin; urte hartako film onenaren Oscar Sarirako izendatu zuten.

1987an Georges Beauregard Saria eta Florentziako Zinemaldiko sari handia lortu zituen, Quelques jours avec moi filmarengatik. Film hori ere literatura-obra batean oinarritu zen, eta Frantziako garai hartako hiru antzezle onenetakoek parte hartu zuten: Daniel Auteuil, Dominic Blanc eta Sandrine Bonnairek.

Hurrengo filma handik denbora batera egin zuen: Un coeur en hiver (1992, Bihotz bat neguan); filmak Frantziako Zinemako Akademia Nazionalaren sari nagusia, Méliès Saria, eta Veneziako Zinemaldiko Zilarrezko Lehoia saria jaso zituen, besteak beste. Hurrengo filma ere, Nelly eta Monsieur Arnaud (1955), saritua izan zen: Michel Serraultek antzezle onenaren Cesar Saria jaso zuen, eta Sautetek zuzendari onenarena.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoigilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]