Claude Vasconi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Claude Vasconi (Rosheim, Frantzia, 1940 - 2009) arkitektoa izan zen. Arkitekturako diploma Estrasburgon lortu zuen, eta, Stuttgarteko bulego batean lan egin eta gero, Cergy-Pontoiseko hiri berriko (Paris) urbanista izan zen. Han egin zituen lehenengo lanak. Parisko merkatuak (Les Halles) bota zituztenean, Forum des Hallesko lana egiteko lehiaketa irabazi zuen (1973). Montpellierko biltzarretako jauregia eraiki zuen, eta, horrez gainera, hainbat eraikuntza publiko egin zituen, besteak beste, Estrasburgoko Bas-Rhin departamenduko udaletxea (1986-1989). Azken urteetan egin zituen lanen artean aipagarriak ditu Reimsko biltzarretako zentroa (1990-1995), aluminioz egina, bulego-dorre bat Lillen (1995), Estrasburgoko ospitale zibil berria (2007) eta Genkeko liburutegia (2008).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude Vasconi