Claudio Antón Luzuriaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claudio Antón Luzuriaga


Auzitegi Goreneko presidentea



Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaSoto en Cameros, 1810
Herrialdea Espainia
Heriotza1874 (63/64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmagistratua, diplomazialaria eta politikaria
Enplegatzailea(k)Espainiako Auzitegi Gorena
KidetzaZientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Progresista

Claudio Antón Luzuriaga (Soto en Cameros, Soriako probintzia, gaur egun Errioxa, 1792ko urriaren 30a - Miarritze, 1874ko ekainaren 23a) Errioxako legegizon eta politikaria izan zen. Aita Francisco Javier Antón Lasanta errioxarra zuen; ama, berriz, Maria Manuela Luzuriaga Cabriada, izatez Arabako Aguraingoa, leinuaren jatorria zehazki Narbaxakoa bazen ere.[1] Amaren aldeko amona berriz Errioxako Calahorrakoa zen. 13 urte zituela apaiz-ikasketak hasi zituen, baina 1808an haiek utzi eta zuzenbidea ikasi zuen.

1821ean, Donostiako epaile izendatu zuten, eta 1823an Gipuzkoa utzi behar izan zuen, San Luisen Ehun Mila Semeen etorrera zela eta. Urte batzuk geroago, Donostiara itzuli zen, eta Donostiako Merkataritza Batzordeko idazkari egin zuten, eta Donostiako Sociedad Patrióticako kidea zen. Handik aurrera bereziki saiatu zen aduanak kostara eta Bidasora eramaten, eta kritika handiak jaso zituen foruzaleen artean; Donostiako hiriaren eta Gipuzkoako herrialdearen arteko tirabirak guztiz areagotu ziren.

Liberalak Lehen Karlistadan nagusitu ondoren hasi zen Luzuriagaren politika-karrera: Bartzelonako Auzitegi Nagusiko lehendakari eta Elisabet II.aren idazkari, 1840ean; Justiziako ministro, 1843an; senatari, 1845ean; Auzitegi Goreneko lehendakari, 1854an; Justiziako ministro 1856an eta garrantzi handiko beste kargu asko bete zituen, 1868 arte. Dirutza handi baten jabea zen, eta bi fundizio-lantegi antolatu zituen, Arabako Araian eta Gipuzkoako Lasarten.

Juan Ignazio Iztuetak Elias Legarda Donostiako jauntxoaren aurka idatzitako poesian, Collado eta Donostiako beste zenbait oligarken artean, Luzuriaga ere aipatu zuen (Una docena de banderillas de fuego al compadre Legarda).[2] Espainiako Alderdi Progresistako kide izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]