Clayton Oscar Person

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Clayton Oscar Person (Regina, Saskatchewan, Kanada, 1922 - Vancouver, Kanada, 1990) biologoa izan zen. Saskatoonen eta Albertan hezi zen. Bizkarroi-ostalari arteko harremanen genetikaren munduko ikertzaile handienetakoa izan zen. Bere metodo teorikoak oso erabiliak izan dira —nekazaritzan eta basogintzan, batez ere— bizkarroiek eragindako eritasunei aurre egiteko. 1981. urtean Kanadako Errege Elkartearen Flavelle domina eman zioten, eta hurrengo urtean Kanadako Genetika Elkartearen Bikaintasunaren saria eskuratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]