Clifford Odets
Wikipedia(e)tik
Clifford Odets (Filadelfia, 1906 - Hollywood, 1963) Estatu Batuetako antzezle eta antzerkigilea. Antzezle moduan hasi zen lanean antzerkian, eta geroago antzerki-lanak idazten hasi zen. Gizartearen kritika izan zen haren lanen ezaugarri nabarmenena, eta 1930 ondoko urteetako idazle kritiko nagusietakoa izan zen Estatu Batuetan. Lan aipagarrienak: Waiting for Lefty (1935, Leftyren zain), Awake and Sing (1935, Iratzar zaitez eta kanta ezazu), Golden Boy (1937, Urrezko mutila), The Big Knife (1949), The Country Girl (1950). Odetsen zenbait lan zinemarako moldatu dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.