Clinton Davisson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clinton J. Davisson.

Clinton Joseph Davisson (Bloomington, Illinois, AEB, 1881eko urriaren 22a - Charlottesville, Virginia, AEB, 1958ko otsailaren 1a) Estatu Batuetako fisikaria izan zen.

Biografia

Elektroi-difrakzioa aurkitzeagatik (1927) eta, beraz, Louis-Victor de Broglieren uhin-mekanika egiaztatzeagatik Fisikako Nobel saria jaso zuen 1937. urtean. Lente elektronikoak ere aztertu zituen Chester Joseph Calbick fisikariarekin batera.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Clinton Davisson Aldatu lotura Wikidatan