Clive Sinclair
Wikipedia(e)tik
Clive Marles Sinclair (Londres, Ingalaterra, 1940ko uztailaren 30a) britainiar elektronika-ingeniari, asmatzaile eta enpresaburua da.
Biografia [aldatu]
1960an hasita, hainbat enpresa sortu ditu, teknologia berrien aukerak ikertzeko eta lantzeko. 1970eko hamarraldiaren amaieran eta 1980koaren hasieran hasi zen ospetsu egiten, egoera gotorreko teknologia elektronikoan oinarriturik egindako asmakizunei esker. Teknologia hori kontsumorako tresna berriak sortzeko erabili izan da. Aipagarriak dira, adibidez, sakelako kalkulagailuak, erloju digitalak, telebista txikiak eta etxerako konputagailuak. Alor askotan dihardu, besteak beste, mikroprozesagailuen inguruko asmakizunak egiten eta energia elektroniko bidezko garraioaren inguruko ikerketak egiten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.