Cloaca Maxima

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cloaca Maxima (latinezko Estolda Nagusia), munduko estolda sarerik antzinakoenetako bat zen, Antzinako Erroman tokiko zingirak drainatzeko eta antzinateko hiririk populatuenetako baten hondakinak garbitzeko eraikia, Tiber ibaira ibaiadar bat zeraman, hiriaren parean igarotzen zen ibaia.

Bere latinezko izenak, literalki, Estolda Nagusia esan nahi du. Tradizioaren arabera, bere eraikuntza, agian, K. a. 600 inguruan hasiko zen, garai horretan Erromako errege zen Tarkino Priskoren aginduz. Lan publiko hau, nagusiki, ingeniari etruriarren zuzendaritzari eta erromatar hiritar pobreenen klasetik zetozen langileen lan erdi behartuari esker lortu zen.

Erromako lurrazpiaren mapa Inperio garaian, Cloaca Maxima erakutsiz.

Tito Liviok, hiriaren lur azpian eraikia bezala deskribatu zuen arren, beste iturri batzuk (eta estolda sistemaren planoak berak), jatorrizko sistema, muinoetatik jaisten ziren ur korronteak biltzen zituen aire libreko kanal bat zela diote, Erromatar Foroaren lautada ere drainatuz; kanal hau, batzuetan lur-mailaren petik zulatua, pixkana-pixkana estalia izan zen, hiriaren erdialdeak zuen espazioaren beharraren ondorioz. Beharbada, bi teoriak izan litezke zuzenak, eta, benetan, Cloaca Maximaren zatirik baxuenetako batzuk, dirudienez, lurraren mailatik behera eraiki ziren jatorrian.

Cloaca Maxima oso egoera onean mantendu zen Inperio garai osoan. Adibidez, badaude K. a. 33an Marko Agriparen altzadan mantenu lanen eta azterketa baten zantzuak. Hondakin arkeologikoek, garai ezberdinetan eginiko lanak adierazten dituzte, material eta eraikuntza teknika ezberdinekin. Inperioa erori eta oraindik denbora luzez funtzionatzen jarraitu zuen.

Sare nagusitik, beste hainbat adar abiatzen ziren, baina, dirudienez, hondakinak bainu publikoetatik, komun publikoetatik eta halako beste eraikin batzuetatik eramaten zituzten estoldak ziren. Erromako egoitza pribatuak, baita luxuzkoenak ere, putzu itsu batekin edo antzerako zeozerkin konforme behar zuten.


Cloaca Maxima, aldiro-aldiro gainbegiratua izan zen Inperioan zehar, eta, zantzuren batzuk, beharbada, Erromatar Inperioa erori eta gero ere funtzionatzen jarraitu zuela diote. K. a. 33an Marko Agriparen aginduz ikuskatu eta drainatua izan zela ezagutzen da, eta, azterketa arkeologikoek, garai ezberdinetako ebidentziak argitara eman dituzte, osasun sistemak aldiro-aldiro ikuskatuak zirela diotenak. Berrikiago, oraindik existitzen diren pasabideak, Erromako egungo estolda sarera lotu dira, nagusiki, ibaiaren kontrako korronteari aurre egiteko. Uste zenez, Cloaca Maxima, Kloazinak presiditzen zuen.

Cloaca Maximaren irteera gaur egun ikus daitekeen bezala

Erromatarrek, hildakoen gorpuak estoldetara bota zituztela ezagutzen da, lurperatu beharrean, oso kopuru aldakorrean iturriaren arabera. Horien artean, Heliogabalo enperadorea edo San Sebastian: azken eszena hau, gainera, Ludovico Carracciren arte lan baten gaia da. Cloaca Maximaren Tiberrerako irteera, oraindik gaur egun ikus daiteke Rotto Zubia eta Palatino Zubia elkartzen diren tokitik gertu. Argi eta garbi Foroko Julia basilikatik jaisten den sarrera eskailera bat dago. Zati bat, San Giorgio al Velabro elizaren parean dagoen gunetik ikus daiteke.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cloaca Maxima Aldatu lotura Wikidatan