Clontarfeko gudua
Wikipedia(e)tik
| Clontarfeko gudua | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Clontarfeko gudua, 1826ko Hugh Frazer margolariaren lana. |
|||||||
|
|||||||
| Gudulariak | |||||||
| Munster erresuma | Dublingo bikingoak | ||||||
| Buruzagiak | |||||||
| Brian Boru † Murchad mac Briain † |
Máel Mórda † Sigtrygg Silkbeard |
||||||
| Indarrak | |||||||
| 7.000 gizon inguru | 6.600 gizon inguru | ||||||
| Galerak | |||||||
| 4.000 hildako | 6.000 hildako | ||||||
Clontarfeko gudua 1014ko apirilaren 23an Clontarf izeneko lekuan (gaur egun, Dublingo barrutia) jazo zen gudu bat da. Bertan, alde batetik Brian Boru irlandar erregearen indarrak eta bestaldetik Leinster erresumako Máel Mórda mac Murchada indarrak borrokatu ziren, azken honen indarrak Dublin eta Orkadak uharteetako bikingoen indarrez osaturik zeuden. Máel Mórda mac Murchada erregea Brian Boru erregearen etsai porrokatua zen.
Gudu honetan bertan Brian Boru nahiz Máel Mórda mac Murchada erregeak hil ziren. Halere, Brian Boruren indarrek garaipena lortu zuten, honenbestez Irlanda erresuma eta eskualdeetan zatikatutako lehengo egoerara itzuli zen, eta bestalde bikingoen nagusitasunari behin-betiko amaiera eman zitzaion.