Close Encounters of the Third Kind

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Close Encounters of the Third Kind
Datuak
Jatorrizko izenburua Close Encounters of the Third Kind
Izenburua euskaraz Hirugarren Motako Hurbileko Topaketak
Urtea 1977
Estreinaldia 1977ko azaroaren 16a
Generoa zientzia-fikzioa
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 137 minutu
Aurrekontua 20 milioi dolar
Banatzailea Columbia Pictures
Zuzendaria
Steven Spielberg
Ekoizleak
Julia Phillips
Michael Phillips
Gidoilariak
Steven Spielberg
Aktoreak
Richard Dreyfuss
François Truffaut
Melinda Dillon
Teri Garr
Musikagileak
John Williams
Argazkilariak
Vilmos Zsigmond
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Close Encounters of the Third Kind (euskaraz Hirugarren Motako Hurbileko Topaketak) 1977ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da.

Filma honek Oscar Sarietarako nahiz BAFTA sarietarako izendapen ugari jaso zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gau batez, AEBtako Indiana estatuko udalerri batean, bere etxetik hurbil Roy Neary-k (Richard Dreyfuss) zeruan objektu hegalari misteriotsu batzuk ikusi ditu. Ordutik aurrera ikusi duena ulertutzeko obsesionatu eta bere emaztetik (Teri Garr) urruntzen joango da. Bstalde, horrelako gertakarien lekuko izan den Jillian Guiler (Melinda Dillon) izeneko emakumeak babes emango dio. Elkarrekin heuren bizitzak nashatu dituen misterioari erantzun bat topatzen saiatuko dira. Era berean, Claude Lacombe (François Truffaut) frantziarraren ardurapeko nazioarteko zientzialari talde bat Objektu Hegalari Ezezagunen agerpenak eta fenomenu arraroei buruzko ikerketa bati ekin diote.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren Hirugarren Motako Hubileko Topaketak ufologian Hynek Sailkapenaren arabera hurbileneko topaketa motak izendatzeko era da. RR3 mota (3a hurbileko topaketa, OHE bat edota haren barneko izakiak ikustean izan ohi da.

Filmak 5 motararterainoko (RR5) topaketak erakusten ditu, azkenean protagonistek OHE batetako izakiekin harremanetan jartzea lortzen duten arte. Halere, RR5 mota aurretik Josef Allen Hynekek burututako sailkapena baina berriagoa da.

Kode musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estralurtarrekin harremanetan jartzeko balioko duen kode musikala da, doinua jotzeko ARP 2500 sintetizatzaile modular handi bat erabili zen, halere soinu banda John Williams musikagileak konposatu zuen. Spielbergek soinu banda baina askoz ere sinpleagoak zen doinua eskatu zuen, hau 5 notetara mugatua zegoen erronka batean bilakatu zelarik. Williams eta bere hurbilekoek zuzendariari 5 notetatko doinu ugari proposatu zizkioten, azkenean filma entzuten dena aukeratu zelarik.

Doinua honako hau da: Sol (4) La (4) Fa (4) Fa (3) Do (4). Parentesi arteko zenbakiek zortzidunaren zenbakiak adierazten dituzte.

Doinu musikala

Kode musikal hau fila eta telebista saio askotan parodiatua izan da. Adibide gisa:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]