Club Atlético de Madrid

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Club Atlético de Madrid
Ezizena(k) Koltxoneroak
Sorrera 1903
Futbol zelaia Vicente Calderón estadioa
(Edukiera: 54.851)
Presidentea Espainia Enrique Cerezo Torres
Entrenatzailea Argentina Cholo Simeone
Liga La Liga
2012/13 La Liga, 3.
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Club Atlético de Madrid 1903an sortutako Madrilgo futbol taldea da, lehen mailan jokatzen duena.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Athletic Club Sucursal de Madrid [aldatu]

Meategi Injeniaritza Eskolako ikasle euskaldunek 1903an Athletic Club Sucursal de Madrid sortu zuten jadanik eratuta zegoen Bilboko Athletic Klubaren filiala izan zedin, hortik Sucursal izena. Txapelketa ofizialetan ezin zuten elkarrekin lehiatu, klub bera kontsideratzen baitziren.


Beren lehenengo kamiseta Bilboko Athleticaren berdina zen noski, beraz Erdia zuria eta erdia urdina, izan ere Athleticek Ingalaterrako Blackburn Rovers taldearen uniformea erabiltzen baitzuen. Behin ordea Ingalaterrara kamiseta berrien bila joan eta Blackburnena ezin izan zuten erosi eta Southamptonen zuri-gorria ekarri zuten. Bilbokoek berehala hartu zuten jantzi berria, Madrildarrek kamiseta bai baina aurreko uniformearen praka urdinak mantentzea erabaki zuten beren jatorria gogorarazteko.

1923an Estadio Metropolitano de Madrid futbol zelaia inauguratu zuten partidu hartan Errealari 2-1 irabaziz. 1928an Liga hasterakoan bigarren mailan jokatu behar izan zuen Bilbotarren filiala zelako.

Athletic Aviación Club [aldatu]

Gerra Zibilak taldea jokalari gabe eta diru arazo larriekin utzi zuen. Orduan Aviación Nacional taldearekin bat egitera bultzatu zuen eta 1939an Athletic Aviación Club sortu zen. Berehala etorri ziren lehen garaipenak 1940 eta 1941eko Ligak irabazi baitzituen.

Club Atlético de Madrid [aldatu]

1947an Club Atlético de Madrid izena hartu zuen eta hasierako armarria berreskuratu zuen. Helenio Herrea entrenatzaile zuela bi Liga berri irabazi zituen 1950 eta 1951ean.

60. hamarkadan hasi zuen bere "urrezko aroa", Nazioarte mailan garaipen handiak lortu zituelarik. 1961eko Europako Errekoparen eta 1974ko Kontinente arteko Futbol Koparen artean Espainiako 3 Liga eta 4 Kopa eskuratu baitzituen.

Aipagarria da 1974ean Europako Kopa finala galdu zuela FC Bayern Munichen aurka, baina alemaniarrek Amerikara joateari uko egin ziotenez Atletico de Madrid taldea izan zela Kontinente arteko Futbol Kopa jokatu zuena, bai eta Club Atlético Independienteri irabazi ere. Argentinan 1-0 galdu zuen baina itzulerako partidan Madrilen 2-0 nagusitu zen.

Ordutik aurrera maila ona eman izan du beti taldeak. Tarteka Kopa eta Ligak lortuz joan da eta gaur egun Espainiar estatuak Liga gehien dituen hirugarren taldea da eta Kopari dagokionez laugarrena.

Club Atlético de Madrid S.A.D. [aldatu]

1992ko kirolaren legearen ondorioz Club Atlético de Madrid S.A.D. sortu zen, akziodun nagusia Jesús Gil enpresagizona izan zelarik. Kirol aldetik emaitza bikainak lortu zituen 1995/96eko "dobletea" esate baterako, baina diru asuntoak zirela eta justiziarekin arazo handiak iritsi ziren Gil familiarentzako. Giro horretan 2000 urtean maila galdu zuen eta bi urte egin zituen bigarren mailan. "Infernuaren garaia" ezizena eman zitzaion garai honi.

XXI mendea [aldatu]

Azken tituluak 2010ko hamarkadan iritsi dira UEFA Kopa bi aldiz eta Europako Superkopa bat irabazi dituelarik. 2012-13 denboraldian Europan ondo aritu ez bada ere Errege Kopa irabazi du eta Ligan hirugarren postua eskuratu du.

Irabazitako txapelketak [aldatu]

Espainiako txapelketak: 21 [aldatu]

1939/40, 1940/41, 1949/50, 1950/51, 1965/66, 1969/70, 1972/73, 1976/77 eta 1995/96

1960, 1961, 1965, 1972, 1976, 1985, 1991, 1992, 1996 eta 2013

1985

1940

1951

Nazioarteko txapelketak: 7 [aldatu]

1974

finalista 1974ean.

1961-62

2010, 2012

2009-10, 2011-12

2007

1991

Kanpo loturak [aldatu]